Gurutze Izagirre
BERRIA 2014/9/12
HEMEROTEKA

Hutsa bete du herriak

(...) Motibazioa argia dute: independente izan edo ez erabaki egin nahi dute. Prozesua herritarrek eraman dute, eta horrek ematen dio amaieraraino eramateko gihar indartsua.

Arduradun politikoen txanda da orain: galdeketaren legea onartuko du Kataluniako Parlamentuak, Espainiako Gobernuak helegitea jarriko dio, eta Espainiako Auzitegi Konstituzionalak ez du utziko galdeketa egiten. Hori eskemaren barruan sartzen da. Hortik aurrera zer izango den ikusteko dago, baina hutsa bete du herriak. (...) Atzoko mezua argia izan zen arduradun politikoentzat: bete botoa eman dizueten herriaren eskaera: jarri hautetsontziak. Politikoek herriaren borondatea kudeatzen asmatzen ez dute erraz. Baina erronka hori mahai gainean dute. Atzoko irudiak ikusita, zaila egiten da sinestea hau ezerezean geratuko denik. Espainiako Gobernuak ez du izango Erresuma Batukoaren jarrerarik, baina Kataluniako herriak erakutsi du horren gainetik ere aritzeko gai badela.