Tema eta lema
Carlos Urkijori legez kanpokoa iruditzen zaio udalerri bat Ueman sartzea. Horregatik jo du auzitara Berastegiko Udalaren aurka. Legez kanpokoa iruditzen zaio, halaber, Udalbiltzari diru laguntza ematea. Horregatik iritsi zaie helegitea hemezortzi udalerriri. Auzi hori dela eta, lehenengo epaiketa azaroaren 11n izango da, Irurako Udalaren aurka. Euskara eta herria. Biak ito nahia beste asmorik ezin dakioke ikusi Urkijoren tema horri. Euskaraz bizi diren eta bizi nahi duten herriek osatzen dute Uema, eta euskararentzat «arnasgune» diren herri horiek indartu eta hedatu ezean, nekez egingo du euskararen normalizazioak aurrera. Udalbiltza, berriz, Euskal Herri osoa aintzat hartzen duen erakundea da. Herria aintzat hartu eta beharrak non dauden diagnostikatu ostean, laguntza han ematen duena, Udalbiltza osatzen duten erakundeen ekarpenaren laguntzarekin. Laguntza hori gabe, erakun- dea ito egingo litzateke.
Urkijo eta euskara lotzen badira, haren aginduen atzean dena da debeku, dena da behartze, dena da bortxa.
Eramango ditu udalak auzitara Ueman sartzeagatik, edo Udalbiltza diruz laguntzeagatik. Legez kanpokoak ziren ikastolak sortu zirenean. Legez kanpo izan zen ikurrina, baita Udalbiltza bera ere. Legez kanpoko izaten ohitua dagoen herri bat du aurrean Carlos Urkijok.

El PP amenaza con el exterminio político a EH Bildu y sin tener turno de palabra

El exalcalde de Hondarribia fichó por una empresa ligada a Zaldunborda

«Tienen más poder algunos mandos de la Ertzaintza que el propio Departamento»

Etxebarriazarragak jantzi du Bizkaiko txapela
