Enpleguaren aztiak
Espainiako Estatuko 18 enpresa handienak biltzen dituen Lehiakortasunerako Enpresa Kontseiluak plan bat aurkeztu du, 2018ra arte 2,3 milioi enplegu sortuko lituzkeen neurri ekonomiko eta instituzionalekin. (...)
Enplegua sortzeko apustu hori egin dutenak dira, zehazki, lan erreforma sustatu zuten enpresari eta bankari handiak. Erreforma horrek eragin du enplegu berrien behin behinekotasuna, prekarietatea, malgutasuna eta mugikortasuna. Zer enplegu berri nahi dute? Ordukako kontratuekin eta soldata miserableekin euren enpresatan bekadunei ezartzen dizkieten bezalakoak? Kapitalismo basatienari erantzuteko diseinatu eta gobernuek exekutatzen dituzten politika ekonomiko horiek ez dira enplegu duin eta egonkorra sortzeko eredu.
Enpresa eta bankuetako elite honen proposamenek ez dute inolako sinesgarritasunik. Sikiera publikoki konpromisoa hartuko balute euren enpresatan enplegu duina mantendu eta prekarietatea deuseztatzeko... Edo euren soldata eta dieta milioidunen zati bat enplegu politikara bideratuko balute... (...) Iragarri dutena publizitate hutsa da, aztiak dira, eta kapelatik milioika enplegu ateratzen dituzte, azkenerako sortuko ez badira ere. Aztiok soldata milioidunekin, dietekin eta etekinekin segituko dute, langabeziaren kontura.

GARA es segundo en Gipuzkoa y NAIZ sigue creciendo con fuerza
Moreno y Lisci, dos trayectorias de menos a más en Osasuna

EH Bildu ganaría en la CAV y subiría en Nafarroa, según un sondeo de Aztiker

«Goonietarrak», 40 urte: bihotzeko ganbaran gordetako altxorra
