Rikardo Arregi
DEIA, 2014/11/19
HEMEROTEKA

Interes orokorrak

Kanarietan egiten ari diren petrolio prospekzioekin, petrolioa oraindik ez, baina beste kontu garrantzitsu bezain arriskutsu asko azaleratzen ari dira: Estatuak, Espainiakoak, berehala eman zion ezetza kontsulta bat egitearen aukerari, interes orokorraren izenean, Kanarietako gobernuaren iritziaren kontra; Estatuak lurralde askotan duen izaera koloniala begi-bistan gelditu da, interes orokorrak berriro ere (...).

Greenpeace-rekin gertatu berri denak beste kontu bat utzi du argi eta garbi: Estatua ez dago jendearen eskuetan, enpresa handien eskuetan baizik, eta Estatua (enpresa handiak, alegia) prest dago dituen tresna guztiak erabiltzeko interes orokorrak (enpresa handien interes pribatuak, alegia) babesteko. Izan ere, Espainiako Estatuak, Repsol-en interesak kontuan harturik, itsas armada bidali du Kanarietara (...). Aspaldian ikasi nuena, Estatuak armadak dituela enpresa handien interesak defendatzeko, eta ez, sinetsarazi nahi diguten bezala, herritarren interesak edo aberria edo ez dakit zer defendatzeko (...). Espainiako itsas armada Kanarietako uretan dago Repsolen interesak defendatzeko. (...).