Confebask eta elkarrizketa sozialerako mahaia
(...) ELAk eta LABek sarbidea izan dute Confebaskek egindako dokumentu batera, eta bertan patronalak proposatzen du bi sindikatu horiek erakunde sindikalen erregistrotik ezabatu ahal izatea (...).
Testuinguru horretan, elkarrizketa sozialerako mahaiak bertan behera geratu beharko luke, areago ELA eta LAB sindikatuek haren kontrako jarrera azaldu dutenean. Hori koartada bezala erabili dezakete sindikatu abertzaleak legez kanporatzeko, aldiz, haiek legez kanpo uztea helburu duen patronalarekin esertzea ere, helburu horri berari hauspoa ematea litzateke. Eusko Jaurlaritzak eta beste sindikatuek kontuan izan behar lukete egoera zein den, eta jarrera ez badu aldatzen, Confebask bakarrik utzi beharko lukete. (...) Gehiengo sindikala osatzen duten ELA eta LAB legez kanpo uzteko moduan gaude... Confebaskek kontu hau argitu beharko luke neurri zehatzekin, hitzekin soilik ez du balio.

«Tienen más poder algunos mandos de la Ertzaintza que el propio Departamento»

GARA es segundo en Gipuzkoa y NAIZ sigue creciendo con fuerza

EH Bildu ganaría en la CAV y subiría en Nafarroa, según un sondeo de Aztiker

«Goonietarrak», 40 urte: bihotzeko ganbaran gordetako altxorra
