Karitatea
Karitate hitzak zaharkitua dirudi, beste garai batekoa dela ematen du, nik ezagututako irudi aspaldikoa dartorkit burura entzuten dudanean: eliza-atarietan pobre ilunak eskean, eliztarrak noiz aterako, txanpon pare bat (txakur txiki, txakur handi) karitatez eskuratu ahal izateko. (...) Pasa den asteburuan karitatea egiteko aukera supermerkatu barruan zegoen, Elikagaien Bankuak burutu berri duen kanpaina dela eta. Karitate hitza zaharkitua eta itsusia denez, elkartasun hitz modernoago eta kontsolagarriagoa erabiltzen da orain, baina edukia, esanahia berbera da nire ustez (Erresuma Batuan «charity» deitzen zaio gobernuz kanpoko erakundeek egiten duten guztiari). Errealitatetik oso urruti bizi behar da Elikagaien Bankuak egiten dituen eskaerei entzungor egiteko, batez ere haurrentzako elikagaiez hitz egiten digunean.
Baina karitateak justiziaren falta seinalatzen du batez ere, eta batzuen ustez karitatea desoreka sozialak mantentzeko tresna baino ez da. Lagunekin eztabaidatu dut gaiaz: premia gorrien aurrean (eta gutxi edo gaizki elikatutako haurrena ez bada premia gorriena, ez dakit zer izango den) edozer egin behar dela pentsa-tzen dute askok, baita karitatea, betiko karitate ziztrin eta pobre hori, ere. Ados gaude gutxi gorabehera, baina honaino ekarri gaituen egoeraren sorburua ez dugu albo batera utzi behar eta ahantzi. (...) Beharbada karitateak beste ekintza eremu batera eraman ahal gaitu: agian Rayo Vallecano futbol taldeak etxea galdu zuen emakumearekin eginiko karitateak kontzientzia berri batera eraman ahal gaitu. Zer pentsatuko du karitateaz Kutxabankeko, Euskal Herrian etxe-kaleratze gehien burutzen dituen entitateko, zuzendari berriak, Gregorio Villalabeitia horrek?

El PP amenaza con el exterminio político a EH Bildu y sin tener turno de palabra

El exalcalde de Hondarribia fichó por una empresa ligada a Zaldunborda

«Tienen más poder algunos mandos de la Ertzaintza que el propio Departamento»

GARA es segundo en Gipuzkoa y NAIZ sigue creciendo con fuerza
