Gorria, berde
Tradizio anglosaxoian egongo da gakoa. David Cameron Erresuma Batuko lehen ministroa eta Enda Kenny Irlandakoa Ipar Irlandara joan dira, Belfastera, bake prozesuaren garapenean dauden blokeoak apurtze aldera. Stormonten bildu dira, Ipar Irlandako alderdi unionista eta errepublikanoko ordezkariekin batera, adostasun bila, Ipar Irlandako konponbide prozesua argitze aldera. (...) Eta argi-ilunak argi-ilun, tradizio anglosaxoiak ere izango zuen eragina Eskozian herri galdeketa egiten uzteko.
Tradizio jakobinokoak dira, ordea, Frantzia eta Espainia. Horrek eragozten du bere barnean dagoen lur eremu bateko biztanleek zer izan nahi duten eta nola antolatu nahi duten erabakitzen uztea. Are gehiago, galdetzen ere ez dute uzten. Harago joanda, Ipar Euskal Herriaren kasuan, existituko ez balitz bezala jokatzen dute. Horregatik iruditzen zaio «zoragarria» Kataluniako bidea Mario Zubiaga EHUko irakasleari. Espainiarekin ezin denez, negoziazioaren bide orori uko egiten dionez, beste biderik ez dakusa: aldebakartasuna. Argi berderik izan ezean, «daltonismo politikoa» proposatu du; gorri dena berde bihurtzea, herri mugimenduaren eta erakundeen ekimenez. Espainiako eta Frantziako gobernuokin dena argi gorria baita.

El PP amenaza con el exterminio político a EH Bildu y sin tener turno de palabra

El exalcalde de Hondarribia fichó por una empresa ligada a Zaldunborda

«Tienen más poder algunos mandos de la Ertzaintza que el propio Departamento»

Etxebarriazarragak jantzi du Bizkaiko txapela
