Aviron jaitsieraz ahaztu nahi da betiko
Baionako Avironek oso norgehiagoka garrantzitsua jokatuko du gaur Oyonnaxen zelaian, 17.00etan hasita. Lapurtarrek ustez mailari eusteko borrokan aurkari zuzena izango duten taldea izango dute aurrean.
Zuri-urdinak etxetik kanpo ez dabiltza ongi, ez aurten, ezta aurreko urteetan ere, baina gaurkoa horri buelta emateko aukera ederra izan daiteke. Biak daude jaitsieratik kanpo, eta arriskuko postuak sei puntura ditu Avironek, eta laura Oyonnaxek, bi punturen aldea baitago bi taldeen artean.
Beraz, esan daiteke etxeko taldeak gehiago duela jokoan, galduta, eta besteek egiten dutenaren arabera, jaitsieran sar daitekeelako. Avironek ere gorako jauzia egiteko aukera paregabea izango luke. Gaur irabaziko balu, jaitsierako mamua oso atzean utziko luke, eta Oyonnax, gutxienez, sei puntu atzera izango luke. Baina kontua da etxetik kanpo jokatzen duela, eta orain artekoa ikusita ezin da Baionako Avironekin konfiantza gehiegirik izan.

El PP amenaza con el exterminio político a EH Bildu y sin tener turno de palabra

El exalcalde de Hondarribia fichó por una empresa ligada a Zaldunborda

«Tienen más poder algunos mandos de la Ertzaintza que el propio Departamento»

GARA es segundo en Gipuzkoa y NAIZ sigue creciendo con fuerza
