Profeta izan beharrik gabe
Michel Houellebeq, zigarroa eskuan eta hitza ahoan: «2015ean hortzak galduko ditut... 2020an Ramadana egingo dut». Atzoko data daraman Charlie Hebdo aldizkariaren azala. Houellebeqen azken nobela ere atzo jarri zen salgai. Islamofobiari ateak irekitzea leporatu diote Soumission (Sumisioa) liburuari. Bertan, Fronte Nazional ultraeskuindarrari bozetan irabazteko gauza den alderdi islamiko baten agintepeko Frantzia imajinatu du idazleak. Eta polemika latza eragin. Atzo, Charlie Hebdo-ren egoitzara sartu eta bertako hamar langile tiroz hil zituzten (...). Mahomaren karikaturak argitaratzeagatik lehenago mehatxuak eta erasoak jasoak zituen aldizkariak; atzoko kolpeak orain arteko guztiak gainditu ditu.
Adierazpen askatasunaren kontzeptua Mendebaldean gero eta lausogoa den garaiotan, adierazpen askatasuna aldarrikatuz erantzun zaio atentatuari. Ez litzateke aldarrikapen inozotzat jo behar, inola. Eta ez litzateke islamofobiaren eta xenofobiaren hauspo bilakatu behar, non eta Zolaren Salatzen dut...! askeak argia ikusi zuen herrialdean. Izango dira hala gerta dadin saiatuko direnak. Ez dago profeta izan beharrik horretan asmatzeko.

El Patronato del Guggenheim abandona el proyecto de Urdaibai

El PP amenaza con el exterminio político a EH Bildu y sin tener turno de palabra

El exalcalde de Hondarribia fichó por una empresa ligada a Zaldunborda

«Tienen más poder algunos mandos de la Ertzaintza que el propio Departamento»
