Mirari MARTIARENA IRAOLA

86

86 egun pasatu dira Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia hasi zen egunetik. Bueno, Getxon lehen kanporaketa jokatu zen egunetik. Izan ere, inguruan bertsolari, gai-jartzaile, epaile edo antolatzaileren bat izan duenarentzat askoz ere lehenago hasi zen. Horrek elkarbizitzan dakartzan albo kalte guztiekin.

Beti esaten da, txapelketak baduela gozotik bezainbeste gazitik. Badakigu txapelketa gogorra dela, baina gustatu egiten zaigu. Lehiak sortzen duen morboa, puntuazioen gorabeherak, batzuen pozak eta besteen penak. Eta bertsozale orok barruan duen epaile orojakilearen ahotsa, beti arrazoi duena eta beti besteak baino gehiago dakiena.

Gauza asko gustatu zaizkit txapelketa honetan, bertsolari eta bertso asko. Baina bereziki azpimarratuko nuke azaldu direla diskurtso berriak, ikuspuntu eta gaiei heltzeko molde berriak. Agian nire egunerokoan gertukoak ditudanak, azken urteetako plazetan entzun direnak, baina Txapelketa Nagusi batean leku oso gutxi izan dutenak. Emakumeen ahotik entzun ditut neronek hitzez hitz abestuko nituzkeen bertsoak, bertsotan jakingo banu behintzat. Eskerrik asko benetan.

Bost urte joan dira azken Txapelketa Nagusiko finaletik, 86 egun abenduaren 18arekin amesten hasi ginenetik eta Iruñea deklinatzen ez dugu ikasi oraindik.

Behin esan nuen bertsolaritza sekta bat zela. Baina aizue, zer sekta ederra den, nahiz eta batzuetan errimatzen du