07/09/2019

chronicle
IKUSMIRA
MENDIARI ATERIK EZ; HESIA, ORDEA...
Izaga, Xabier
0907_ikusmira

Gaztelaniazko esaera batek dioenez, ez dago landari ateak jartzerik. Espainiako Armada eta Defentsa Ministerioa ez dira atsotitzen zale, antza, eta ez dute aterik jarri, baina mendia hesitu nahi dute, zertarako eta Antsoaingo kuarteleko tiro eremuko segurtasun esparrua zabaltzeko. Kuartela egokitzeko lanetan hasi dira dagoeneko, txiki geratu baitzaie entrenamendu esparrua, nonbait. Eraikin bat ere egiten ari dira, hirietako gerra simulazioak egiteko, periodikoa leituz ilustratzen direnez, bai baitakite gutxien espero dugunean Afganistanen gerra piztuko dutela. Berriobeitiko Udaleko zenbait zinegotzi asaldatu egin dira, baina alkateak lasai ematen du, militarrek baimenik eskatu ez badute ere, bera lanak ikustera joan baitzen, eta badirudi ondo doazela, ez direla teilatutik hasi, alegia. Gainera, esan zioten Espainiaren defentsarako interesa duten lanak direla. Defentsa Ministerioak dioenez, militarrek nahi dutena egin dezakete Ezkaba mendian, oroimen historikoko gune izendatuta dagoen arren, zergatik eta diktadura garaiko hitzarmen batek hala xedatzen duelako. Ezkaban aspalditik nahi izan dutena egin dutelako. Xabier Izaga