Naiz.info
Donostia

Laurent Cantet, Costa-Gavras, Bahman Ghobadi eta Lasse Hallström Donostian izango dira

Laurent Cantet, Costa-Gavras, Bahman Ghobadi eta Lasse Hallström zuzendarien filmek osatuko dute Zinemaldiko Sail Ofizialean Urrezko Maskorra eskuratzeko lehia.

Bahman Ghobadiren ‘Fasle Kargadan’ filma Sail Ofizialean lehiatuko da. (ZINEMALDIA)
Bahman Ghobadiren ‘Fasle Kargadan’ filma Sail Ofizialean lehiatuko da. (ZINEMALDIA)

Costa-Gavras, Oscar sariduna eta Cannesen eta Berlinen irabazle izandakoa ere, ‘Le capital’ filmarekin etorriko da Donostiara. Zuzendariaren hitzetan, «l¡kapitalaren mendeko esklabo gara. Hura kolokan dagoenean, gu ere kolokan geratzen gara. Hazi eta garaitu egiten duenean, poztu egiten gara. Nork askatuko gaitu? Guk askatu beharko genuke? Behintzat haren zerbitzura nor dagoen eta zer egiten duen jakin beharko genuke». Filmaren protagonistak Gad Elmaleh eta Gabriel Byrne dira.

Laurent Cantet Zinemaldira itzuliko da aurten. 1998an ‘Ressources humaines’ filmarekin Urrezko Maskorra eskuratu ondoren, Donostian izango da ‘Foxfire’ lanarekin.

Lasse Hallsström suediarrak –‘Chocolat’ edo ‘The Cider Hosue Roules’ filmen egileak– ere Urrezko Maskorra eskuratzeko lehian parte hartuko du, aurtengoan ‘The Hypnotist’-ekin.

Bahman Ghobadi zinemagile irandarra izango da Sail Ofizialeko beste izarretako bat. Donostian aski ezaguna da, ‘Turtles can Fly’ eta ‘Half moon’ filmeekin bi alditan Urrezko Maskorra eskuratu baitzuen.

Oraingoan, iraniarrak Monica Bellucci eta Behrouz Vossoughi protagonista dituen ‘Fasle Kargadan’ filma aurkeztuko du Euskal Herrian.