
2012ko Durangoko Azokak aurreikuspen guztiak gainditu dituela azpimarratu dute Gerediaga Elkarteko ordezkariek. Aier Goenaga, Azokako zuzendariak, adierazi duenez aurtengo edizioak «markak haustea» lortu du eta euskal kulturarentzat «erreferentzia» izaten jarraitzen duela.
Goenagak aipatu duen bezala, 2012an egun bat gutxiago izan du Durangoko Azokak, baina hala ere bisitari gehiago izan direla esan du. 106.000 lagun igaro izan direla igande eguerdirarte azpimarratu du.
Etorkizunari begira, datorren urteetarako helburua «Hiri Azoka» sortzea izango dela esan dute Durangoko Azoka herri gutzitik barrena hedatuz gune ezberdinekin.
Disko salduenak
Durangoko Azokak arratsaldean ezagutzera eman ditu aurtengo edizioko diskorik salduenak. Gatibu, Gose, Betagarri eta Mikel Urdangarin izan dira disko gehien saldu dituztenak.
Liburuei dagokionez, Kirmen Uriberen azken lana izan da salduenetakoa.

Ikasle etorkinei euskara ikastea errazten dien Eusle programaren arrakasta

Ambulancias de Osakidetza, un servicio de camino a urgencias

El Patronato del Guggenheim abandona finalmente el proyecto de Urdaibai

Ocho de los Filton24 mantienen la huelga de hambre como protesta por el genocidio en Palestina
