Xabier Lopez Peña Fleury-ko espetxean aurkitzen den euskal preso politikoa arazo kardiobaskularrak tarteko ospitalean ingresatu zuten martxoaren 11n. Egoerak hobera egiten ez zuela eta, ebakuntza egin behar izan zioten bi egunen buruan, Etxeratek azaldu duenez.
Presoa egoera larrian aurkitzen dela salatu du elkarteak eta zaintza berezitu bat behar duela gaineratu du. Zaintza hori, ordea, «ezin da taxuz egin kartzelan», ondorioz, Lopez Peñaren askatasuna eskatu du Etxeratek.
Autoritateek kasu honekiko izan duten ixiltsasuna ere salatu du eta familiari presoaren egoeraz ez ziotela ezer esan adierazi du. Gauzak horrela, Lopez Peñari ebakuntza egin eta astebeteren bueltan familiak haren inguruko informaziorik ez zuela izan salatu du Etxeratek.
Era berean, etspetxe politikak «fatalitatearekin» duen harremanaz mintzatu da Herrira. Lopez Peñarena ez dela kasu isolatu bat izan gogorarazi du eta guztien artean gauza amankomun bat dagoela gaineratu du: oinarrizko eskubideen ukapena.
Zentzu horretan, espetxea bera «gaixotasunen iturri» dela adierazi du eta horri euskal presoei aplikatzen zaizkien «salbuespen neurriak» gehitu behar zaizkiola esan du.
Hori dela eta, indarrean dagoen espetxe politikarekin amaitzea eskatu du.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

PNV ganaría en Bizkaia mientras EH Bildu es la fuerza emergente, según un sondeo foral

Ertzainas acusan a los antifascistas del 12-O de usar «tácticas militares» en Gasteiz

Josu Jon Imaz agradece a Trump que «abra las puertas a una mejor Venezuela»
