Naiz.info
Baiona

Arrangoitzeko alkateak Vallsekin biltzea eskatu du

Arrangoitzeko alkate Jean-Michel Colok Barne ministro frantses Manuel Vallsekin biltzeko eskatu du. Bere jarrera berretsi nahi du eta bere kontzientzia askatasuna errespetatua izan dadila.

Jean-Michel Colo, pasa den astelehenean Baionan. (Gaizka IROZ)
Jean-Michel Colo, pasa den astelehenean Baionan. (Gaizka IROZ)

Arrangoitzeko alkateak eskutitz bidez bilera eskatu dio Manuel Vallsi. Ez du homosexualen ezkontzen inguruko iritzia aldatu; aitzitik, berretsi egin nahi du sexu bereko bikote bat ezkontzera ukatu izana.

«Nire kontzientzia askatasuna errespetatua izatea nahi dut, besterik ez», adierazi du eskutitzean.

Bere ondokoek «antzeko jarrera» dutela esan du eta beraiekin batera bilkura egiteko eskatzen dio Vallsi, egoerari irtenbide bat eman eta «legea eta kontzientzia askatasuna» errespetatzeko.

Arrangoitzeko kasuak eztabaida sortu du sexu bereko bikoteen ezkontzen aldekoen eta kontrakoen artean. Colo, Baionako suprefeturan izan zen eta bertan istiluak sortu ziren.

Bestalde, ezkontzea eskatu zuen bikoteak salaketa jarri du, diskriminazioagatik.