
Iñigo Gogoan ekimenak jakinarazi duenez, 20.000 pertsonak baino gehiagok sinatu dute plataforma horrek Ertzaintzaren buru berriaren izendapena atzera bota dezaten abian jarri zuen sinadura bilketa kanpaina.
10.000 sinadura aurreikusi zituzten eta, helburua bikoiztuta, publikoki eskerrak eman dizkiete izenpetu duten guztiei. Nabarmendu dutenez, «guzti honek Iñigoren kasuan justizia eta neurri zehatzen exigentziak duen oihartzun sendoa erakusten du».
Sinatzaileen artean «ideologia eta alderdi desberdinetako pertsonak, pertsonaia publikoak, eliteko futbolistak eta ertzainak» daudela jakinarazi du.
Kanpainaren emaitza aurrez aurre aurkeztu eta bere eskaeren berri emateko, Iñigo Gogoan ekimenak premiazko bilera eskatu die Estefania Beltran de Heredia Lakuako Segurtasun sailburuari eta Gasteizko Parlamentuko Segurtasun batzordeari. «Lehenbailehen burutzea» espero dutela adierazi du plataformak.
Urtarrilaren 22an 19.00etan Bilboko Zirika Gunean egingo den asanblada irekian parte hartzeko deia ere egin du herri ekimenak.

El Patronato del Guggenheim abandona finalmente el proyecto de Urdaibai

Descubren un colosal «valle de los dinosaurios» en el Stelvio con miles de huellas fósiles

85 urte dituen Juaristi enpresaren egoera larriaz ohartarazi dute berriz langileek

«Espainolisten oldarraldiaren aurrean» independentziaren alde agertu dira ehunka gazte Bilbon
