
170 bat lagun batu dira gaur goizean Eskoriatzako HUHEZI unibertsitatean. Joan den martxoaren 15ean kultura eta politika arloko aurpegi ezagun ugarik Telmo Deuna museoan aurkeztutako adierazpenari jarraipena emanez, topaketak burutu dituzte euskal presoen eskubideen defentsan sare herritar bat osatzeko.
Ekimenaren bultzatzaileak izan diren Teresa Toda eta Joseba Azkarragak azaldu dutenez, topaketa hauen helburua eztabaida bat abiaraztea izan da «aktibazio soziala» lotzeko euskal presoen eskubideen defentsan. Horrekin batera, helburu hori aurrera eramateko «tresna» bat sortu beharra dagoela ondorioztatu dute eta lehen pausua sakabanaketarekin bukatzea izan behar duela.
ildo horretan, ETAk jarduera armatua behin-betiko uztea eraki duen bitartean, Madrilgo eta Parisko gobernuen jarrera «ulertezina» dela salatu du Azkarragak.
Sortzen ari diren sarearen erronka nagusienetakoa gaia gizarteratzea dela ondorioztatu dute eta aldi berean, Madrilgo eta Parisko gobernuengan eragitea.
Azaldu dutenez, topaketetan minimo adostu batzuen gainean eztabaidatu dute eta hauen gainean bide komun bat marrazteko helburuz. Horretarako, 10 lantalde desberdinetan banatu dira parte hartzaile guztiak, osatu nahi den herritarren sarearen inguruko ezaugarritzea lantzeko.
Lantalde desberdinetan sare horrek izan beharreko izaera mezua eta lan estiloa eztabaidatu dira gune desberdinetan eta datozen egunetan eztabaiden ondorioak plazaratuko dituzte.
Ahotsa.info-ren bideoa Eskoriatzako topaketaz

La Fiscalía archiva la denuncia contra el acceso al chalet de Xabi Alonso en Igeldo

Una testigo confirma que Amaya Zabarte recibió una patada de la Ertzaintza

Imputan a tres concejales del PNV de Getxo y tres técnicos por el derribo del palacete

Tortura jasan eta ozen salatu zuen Susana Atxaerandio gasteiztarra zendu da
