EHZ festibalaren 19. edizioaren azken eguna ospatuko dute igande honetan eta jaialdiaren arduradunek balorazio positiboa egin dute. Larunbateko ekaitzak eragindako kalteei «laguntzaileei esker» aurre egin dietela azaldu dute.
Onartu dutenez, ekaitzak sarreren salmentan eragina izan dezake, baina jende ugari hurbildu dela azpimarratu dute. Sare sozialetan jasotako sustengu mezuak eskertu nahi izan dituzte eta horrek jendeak festibala jarraitzen duelaren seinale dela adierazi dute.
Ildo horretan, Lucien Betbder, Lekorneko auzapeza, pozik azaldu da eta herritarren eta festibalaren antolatzaileen arteko harreman ona nabarmendu du. Antolatzaileen «profesionaltasuna» ere zoriondu du eta larunbateko ekaitzaren ostean izandako «lasaitasuna» nabarmendu du.