
Elkartasunetik konpromisora igarotzeko aldarria egin dute Gernikako Astran 28 gazte independentisten aurkako epaiketa salatzeko egin duten ekitaldian. Ildo horretan, epaiketak eragindako kostu ekonomikoei aurre egiteko laguntza eskatu dute eta gazteak «libre» uzteko konpromisoak hartzea eskatuz «herritarron adierazpena» aurkeztu dute.
Musikari, aktore eta margolariek parte hartu dute ekitaldian epaiketa politikoen kontrako konpromisoa hartuz. Aldi berean, espetxeratze agindua jaso berri duten gazte deustuarrak ere ekitaldian izan dira. Bi urte eta erdiko espetxe zigorra ezarri diete grebalariei.
Epaiketa irailaren 22an hasiko da Madrilen eta abendurarte luzatuko da Segi erakundeko kidea izatea leporatzen diete. Gogoratu dutenez, ekainean akusazio berberak egotzi zizkieten 40 gazte absolbituak izan ziren.

Imputan a tres concejales del PNV de Getxo y tres técnicos por el derribo del palacete

Tortura jasan eta ozen salatu zuen Susana Atxaerandio gasteiztarra zendu da

Euskal Estatuaren oinarriak jartzeari ekin dio Sortuk, egitekoa eta zuzendaritza eraberrituz

Más de 100.000 vascos han dejado por escrito cómo quieren que sea el final de sus vidas
