NAIZ
IRUÑEA

Iñigo Alli sailburua ez da UPNren zerrendaburu izateko aurkeztuko

Iñigo Alli Nafarroako Gobernuko Gizarte Politiken sailburuak adierazi du ez dela datozen hauteskundeetaran UPNren zerrendaburu izateko aurkeztuko.

Iñigo Alli Gizarte Politiken sailburua, eskuinean, Juan Luis Sanchez de Muniain Gobernu bozeramailearekin. (Jagoba MANTEROLA/ARGAZKI PRESS)
Iñigo Alli Gizarte Politiken sailburua, eskuinean, Juan Luis Sanchez de Muniain Gobernu bozeramailearekin. (Jagoba MANTEROLA/ARGAZKI PRESS)

«Ez dut nire burua aurkeztuko UPNren zerrendaburu izateko», esan du Iñigo Allik Legebiltzarrean, kazetariei eginiko adierazpenetan. Gizarte Politiken sailburuak erantsi du ez duela «segundu bakar bat ere» izan aukera hori aztertzeko Gizarte Politiken departamentuan dituen «kezkak» direla-eta.

Egun UPNk hautagaiak aukeratzeko duen sistemaren alde mintzatu da Alli eta Amelia Salanueva senatariak Yolanda Barcinaren ondorengoa hautatzeko planteatu zuen primarioen sistema baztertu du.

Nafarroako Gobernurako UPNren lehendakarigaia, bere ustez, «kudeatzeko eta akordioetara heltzeko gaitasuna duen edozein pertsona» izan behar du. Edonor dela ere, bere babesa izango duela ziurtatu du Allik.

Barcinak zerrendaburu izateari uko egingo diola iragarri zuenetik, UPNren lehendakaritzarako hautagaia aurkezteko epea hilaren 24 arte dago irekita. Azaroaren 29a jarri dute bozkatzeko, eta hurrengo egunean izendatuko lukete hautagaia, dena aurreikusita bezala joango balitz.