
2014ko otsailean egin zen La Caixa eta Banco Santander banketxeen aurkako epaiketa, eta gaur eman du bere erabakiaren berri Donostiako epaitegiak: Gipuzkoak aipatu banketxeei swap-a ordaintzen jarraitu behar du, errauste planta egiteko eskatutako maileguak erabiltzen ariko balitz bezala.
Sententzia jakin den egun berean egin du honen balorazioa GHK-k (Gipuzkoako Hondakinen Kontsorzioak). Honek gogora ekarri duenez, 500 milioi euroko aurrekontua zuen errauste plantak –swap-aren kuotak barne–, eta 250 milioitakoa dute Gipuzkoako Aldundiak eta GHK berak hondakinen kudeaketarako diseinaturiko azpiegiturek. Beraz, 250 milioi euro aurreztuko dira, nahiz eta swap-a ordaintzen jarraitu.
Swap-aren auziaren aurkako epaiak aurreko zuzendaritzaren kudeaketa «txarra» agerian uzten duela iristen dio GHK-k. Hauek diru publikoarekin «arinkeriaz eta arduragabe» jokatu zutela adierazi du, «gizarteak horrenbeste baztertutako erraustegia inposatzeko».

Plante de EH Bildu y C-Z a la Medalla de Oro a M. Torres por sus vínculos con Israel

Acusan a Lakua de acallar a una víctima en el acto de Gernika

‘La Revuelta’ astindu du Zetak-en ikuskizunak... eta Euskararen Nazioarteko Egunean

Desalojado el instituto de Martutene, el Ayuntamiento solo realoja a la mitad en La Sirena


