NAIZ
BAIONA

Bizi mugimenduko zazpi kide komisaldegira deituak izan dira

Bizi mugimenduko zazpi kide Baionako komisaldegira deituak izan dira datorren martxoaren 17rako, iragan otsailan HSBC bankuan zarga ihesaren aurka egindako ekintza baten harira.

Aulkiak Biziren egoitzatik atera zituzteneko unea. (Bob EDME / ARGAZKI PRESS)
Aulkiak Biziren egoitzatik atera zituzteneko unea. (Bob EDME / ARGAZKI PRESS)

HSBC bankuan egindako ekintzagatik martxoaren 17an Baionako komisaldegira deitu dituzte Bizi, ingurumenaren aldeko mugimenduko zazpi kide. Bizik, iragan otsailean, Baionako bankuan sartu eta bertako zortzi aulki hartu zituen, honen ostean ingurumenaren alde lan egiten duten elkarte ezberdinei emaiteko. Elkartasuna adierazteko, egunean bertan elkarretaratze bat eta martxa bat antolatua izanen dela jakinarazi dute.

Zerga ihesa salatzeko helburuarekin, Bizik otsailaren 12an HSBC bankuaren ondasunak «bahitu» zituen eta bere lokalera eraman zituen, gero beste elkarteei emaiteko. Horretaz gain, bankuaren langileei ‘Bankuen liburu beltza’ eman zien. Geroargo, Poliziak hiru aulki aurkitu zituen Biziren egoitzan. Ekintzaga honengatik, Jean-Noël Etcheverry, "Txetx" otsailaren 17an komisaldegira deitu zuten.

«Afera hau auzitegian bukatu balitz, dirudien moduan, modu berean HSBC eta BNP bezalako hainbat bankuren zerga ihesaren eta diru zikinaren zuritzearen auzia egiteko parada izanen da», adierazi du Bizi mugimenduak.

Era berean Bizik zerga ihesaren kontrako borrokan parte hartzeko deia egin du. «Bizik urtero zerga bilketatik 60 eta 80 miliar euro artean kentzen dituen zerga ihesa antolatzen duten banku eta multinazionalen gaitzesteko ekintza sinboliko horien hedatzera deitzen du», aldarriaktu dute.

«Borroka hau irabazten ahal dugu, jendarte osoaren probetxu haundienarentzat! Trantsizio ekologikoa eta sozialarentzat beharrezkoa den dirua existitzen da, zerga paradisuetan da!», amaitu dute.