Martin Garitano ahaldun nagusiak, Larraitz Ugarte Bide Azpiegituretako diputatuak eta Zumarraga, Urretxu eta Antzuolako alkateek inauguratu dute GI-632 errepideko saihesbide berria, Urretxu eta Antzuola artekoa.
Zati berria Beasain eta Bergara arteko ardatza osatzeko beste urrats bat da. Guztira 2,7 kilometroko luzera du eta Urretxu eta Legazpira sarbidea du, GI-3771 eta GI-2630 errepideetatik. Antzuola eta Bergarara jarraitzeko, GI-632 errepide zaharrerako sarrera dago.
Saihesbide berri honekin ibilgailuek ez dute Deskargako mendate gainetik pasa beharko. Urretxu/Legazpiko loturaren eta Antzuolako loturaren artean 700 metroko tunela dago, segurtasun arloan «puntako azken teknologiarekin» eraiki dena.
GI-632 errepidearen Antzuola eta Bergara arteko zatia geldirik dago otsailetik, arazo geologikoak tarteko Foru Aldundiak lanak eteta erabaki baitzuen.

La Fiscalía archiva la denuncia contra el acceso al chalet de Xabi Alonso en Igeldo

Una testigo confirma que Amaya Zabarte recibió una patada de la Ertzaintza

Imputan a tres concejales del PNV de Getxo y tres técnicos por el derribo del palacete

Tortura jasan eta ozen salatu zuen Susana Atxaerandio gasteiztarra zendu da
