XX. mende hasierako Eskoziara eraman du ikuslea Terence Daviesek "Sunset Song" lanean. Lurrari guztiz lotutako familia baten bizimodua du ardatz lehenengo zatian, Crhissie alaba beti ere protagonista nagusi hartuta. Nerabezaroan dagoen neskatoaren garapen pertsonala izango da film osoan erdigunea, neskato izatetik emakume heldu izaten den arteko transizioa. Horretan, maitasunari eman dio lehentasuna.
Filmaren hasieran sozialismoaz eta ustezko iraultza batetaz ere hitz egiten da, baita Lehenengo Mundu Gerraren hastapenaz ere. «Hemen garrantzitsuena historia da, kontakizuna. Ni ez naiz zuzendari politikazalea, emozionala naiz. Ez dut pelikula politiko bat egin nahi. Lurrak nola aldatzen zaituen eta nola zauden lotuta lurrarekin, hori bai. Garrantzitsuena da Chrissieren bizitza eta nola lur bihurtzen den eta nola barkatzen diren hainbat gauza», adierazi du prentsaurrean.

La autopsia confirma el crimen machista en Barakaldo; detenido un hombre de 27 años
‘Gutun bat Kottori’: «Gazteoi dagokigu gai hau bertze modu batera lantzea»

EH Bildu ganaría en la CAV y subiría en Nafarroa, según un sondeo de Aztiker

Una monja de Urduña sigue hospitalizada y prohíben a las de Belorado contactar con ellas

