
Tsai Ing-wenek uhartearen politika era sakonean aldatuko duela agindu zuen, hauteskundeen emaitzak ezagutu ondoren. Jendearen parte-hartzea areagotzea litzateke bere helburuetako bat. Gainera, agindu zuen gizarte ongizatea areagotuko duela eta uhartearen izaera defendatuko duela Txinaren aurrean.
PDP alderdiko hautagaiak botoen %56,2 lortu zituen, eta KMTko Eric Chu Liluan egungo presidenteak, %31 besterik ez.
Begiraleek nabarmendu dute esku-hartze tasa oso txikia izan zela, Taiwango beste hauteskunde prozesuekin alderatuta behintzat: botoa emateko aukera zutenen %66,13 baino ez ziren joan hauteslekuetara, herrialdean inoiz izan den tasarik txikiena, Taiwango Hauteskunde Batzorde Zentralak emandako datuen arabera.
Oposizioan zegoen PDP alderdiaren garaipena Parlamentura ere iritsi da. 113 eserlekuko ganberan 67 diputatu izango ditu Tsai Ing-wenen alderdiak. Hemendik aurrera oposizioan egotea tokatuko zaie KMTkoei, esperientzia berria beraientzat, 1949az geroztik Parlamentua beraien mendean izan baitute.
«Ez da hauteskundeetako garaipen bat soilik, herritarrengandik hurbilago egongo den Gobernu bat osatzeko deialdia baizik; Taiwanen burujabetasuna babestuko duen Gobernua osatzeko deialdia», esan zuen herrialdeko emakumezko lehen presidente izango denak.
PDPkoek zortzi urte egin dituzte oposizioan eta atzo oso pozik zeuden. Ulertzeko modukoa da. Irabazlearen iritziz, bere garaipenak demokrazia sendotzen du uhartean. Barne erreforma sakon bat agindu zuen.
Txinarekiko harremanei dagokienez, esan zuen bere helburua dela egonkortasuna lortzea eta aurreikusteko moduko politika bat abian jartzea, hori bai, orain arte adostutako akordioak errespetatuz.
Itsasarteko liskarrak
Taiwan itsasartea dago bi herrialdeen artean. Bertan bakeari eutsi ahal izatea espero du agintari berriak, atzo esan zuenez. 180 kilometroko luzera du Txinako Herri Errepublika eta Txinako Errepublikaren arteko itsasarteak. Hego Txinako itsasoaren zati izanik, ipar-ekialdean Ekialdeko Txinako itsasoarekin bat egiten du. Tsaik garbi utzi du ez duela onartzen «1992ko kontsentsua» (Txina bakarra, baina irakurketa ezberdinekin Pekinen eta Taipein). Erantsi du egungo estatusari eutsi nahi diola, eta bi estatuen arteko komunikazioa indartu nahi duela, «probokaziorik gabe» eta «ezustekorik gabe». Hego Txinako itsasoan ontzi guztiek arazorik gabe ibili ahal izatea eskatu zuen kanpainan.
Pekingo Gobernuak adierazi zuen bere lurraldeari eta burujabetzari eusteko erabakia erabatekoa dela.
Begiraleek uste dute PDPkoen garaipenak kalte egingo diela Taipei eta Pekinen arteko harremanei, KMT alderdiak horiek indartzeko ekimenak bultzatu baitzituen. Tentsioak gora egingo duela aurreikusten dute.
Una profesora dialogante que llevó a lo más alto a su partido
Tsai Ing-wen es una docente pragmática y de gran capacidad, que ha logrado un éxito histórico para su Partido Demócrata Progresista a pesar de una corta experiencia en la política. Con un carácter dialogante y capaz de conjuntar voluntades, esta mujer de 59 años se ha ganado un gran apoyo popular. Tras una derrota por los pelos en 2012, la docente que llegó a la pugna partidista hace once años ha llevado al PDP a esta victoria con sus promesas de cambio y gracias al descontento popular con la gestión económica del actual gobierno, unidos a un cierto malestar por el acercamiento a China y las divisiones en el partido KMT.GARA

La autopsia confirma el crimen machista en Barakaldo; detenido un hombre de 27 años
‘Gutun bat Kottori’: «Gazteoi dagokigu gai hau bertze modu batera lantzea»

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du Miribillan bildutako euskararen komunitateak
Localizada la joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia
