
Donostiako Kirol Txartela inguruan sortutako kalapitaren harira agerraldia egin du EH Bilduren udal taldeak.
Azaldu dutenez, baieztatu dute EAJ eta PSEren udal gobernuak klausula berri bat ezarri zuela urtarrilean Kirol Txartelen erabiltzaileentzat. Neurri horren ondorioz, gizarte laguntzak jasotzen dituztenentzako txartelaren erabiltzaileek, «diru sarrera gutxien duten herritarrena», ezin dute arratsaldeko 17.00etatik aurrera kirol azpiegituretara sartu.
Donostiako EH Bilduren ustez, klausula hau «erabat onartezina» da, «klasista delako eta eskubideak murrizten dizkielako diru sarrera gutxien duten donostiarrei».
Herritarrak diru sarreren arabera banatzea «irizpide lotsagarria» da koalizio abertzalearentzat, eta «politikari neoliberal baztertzaileenen gustukoa».
Hori dela-eta, EAJ eta PSEri neurri hori «berehala» kentzeko eskatu diete eta salaketa Bozeramaleen Batzordera eta Donostia Kirolera eramango dutela jakinarazi dute.

Diez bandas navarras rinden homenaje al trovador Fermin Balentzia con un disco tributo

El Patronato del Guggenheim abandona finalmente el proyecto de Urdaibai

«Espainolisten oldarraldiaren aurrean» independentziaren alde agertu dira ehunka gazte Bilbon

La autopsia confirma el crimen machista en Barakaldo; detenido un hombre de 27 años

