
Larunbatean, goizeko 10.00etan Bilbotik abiatuko den konboia Alacanteko portuan batuko da Estatu espainoletik heldutako beste karabana batzuekin, denak batera irteteko Oranera (Aljeria) bidean. Oranetik 2.000 kilometro egin beharko dituzte Tindoufeko (Aljeriako hegoaldea) kanpamenduetara heltzeko. Lau eguneko ibilbidea da guztira, eta maiatzean heltzea espero dute.
Karabanaren aurkezpenean azaldu dutenez, beste edizio batzuetan bezala, Bilboko Udalak 35.000 euroko diru laguntza eman du proiekturako, elikagaiak ziurtatzeko kanpamenduetan errefuxiatutako sahararrei.
Era berean, Bilboko Udalak urtero antolatzen ditu Saharako herriaren aldeko elkartasunezko ekimenak, familiek udan Saharako adingabeak jasotzeko «Oporrak Bakean» programa, esaterako.
Sahararanzko irteera Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa sortu zeneko 40. urteurrenean egingo da. Bitarte horretan okerrera jo dute gauzak; larriagotuz joan da Aljeriako basamortuko errefuxiatuen kanpamenduetan eta Saharako lurralde okupatuetan bizi duten egoera.
Saharar herriak lau hamarkada daramatza basamortuan bizitzen, nazioarteko legeek onartutako autodeterminazio eskubideaz noiz baliatuko zain.

Identifican a la navarra María Luisa Eugui entre los fallecidos en el accidente de Adamuz

La Fiscalía archiva la denuncia contra el acceso al chalet de Xabi Alonso en Igeldo

Una testigo confirma que Amaya Zabarte recibió una patada de la Ertzaintza

Imputan a tres concejales del PNV de Getxo y tres técnicos por el derribo del palacete
