
200 artista baino gehiago batuko dira gerraren aurkako aldarrikapenera martxoaren 25, 26 eta 27an ospatuko den Stop War jaialdian. Egun hauek gogoetarako egunak moduan baliatu nahi dituzte, eta horretarako ‘Gerra hemen hasten da’ jardunaldiek inguratuko dute jaialdia. Tartean, bakearen aldeko alkate topaketa bat antolatu dute. Gerraz haratago, gerraren ondorioez hausnartzea dute jomuga.
Urte hasieran ezagutzera eman zituzten bertan izango diren hainbat izen, eta orain beste hainbat izen baieztatu dituzte. Ez dira faltako Esne Beltza, Niña Coyote, Chico Tornado eta Maliko Inna Modja artista izango dira.
Modu honetan, «Donostiako kaleak gerraren aurkako musika, antzerki eta erakusketez jostea» dute helburu. Bilbo plazan, adibidez, Egeo eskenatokia kokatuko dute, egunero itasoan bizia arriskuan jartzen duten guztien omenez.
Okendo plazan eta Frantziako pasealekuan ere ekimenak izango dira gau eta egun. Hiru eskenatokiez gain, bi «emanaldi ibiltari» izanen dira hirian zehar.

Identifican a la navarra María Luisa Eugui entre los fallecidos en el accidente de Adamuz

Euskotren pospone por «motivos operativos» el cambio de andenes anunciado horas antes

Oihu bat Palestinara jaialdia, martxoaren 21ean Durangon, «ondorio errepresiboei» aurre egiteko

La Fiscalía archiva la denuncia contra el acceso al chalet de Xabi Alonso en Igeldo
