
Sopelan aurkezpen jendetsua egin dute gaur eguerdian eta datorren urteko apirilaren 2an galdeketak egingo dituztela Uribe Kostako lau herritan iragarri dute. Aldi berean, galdeketak martxan jarriko dituen 150 lagun inguruk osatzen duten Batzorde Sustatzailea aurkeztu dute.
Ados Uribe Kosta elkartearen izenean manifestu bat irakurri dute eta eskualdeko herri gehiago prozesura batzeko aukera zabalik dagoela adierazi dute. Sinadurak biltzen hasi dira lau herrietan eta dagoeneko Sopelan lortu dituzte protokoloan ezarritako gutxiengoa.
Datorren ekainaren 5ean galdeketak egingo dituzte Euskal Herriko hainbat herritan eta 2017rako ere beste hainbat antolatzen ari dira.

Basque Country
Tortura jasan eta ozen salatu zuen Susana Atxaerandio gasteiztarra zendu da

Basque Country
Esteban se arrepiente de haber ridiculizado el caso de Getxo pero el PNV sigue minimizándolo

Basque Country
‘Non ote zaude?’ Argazkiko neskatoaren bila, memoria kolektiboaren bidez

Music
Elkar argitaletxeak Hertzainaken errepertorioa baimenik gabe ustiatu zuela ebatzi du epaitegiak

Health


