Carrerak ez du zortea bere alde Rioko Joko Olinpikoetan. Larunbatean aire pistolako 10 metroko modalitatean gertatu zitzaion bezalaxe, 50 metrokoan ere finaletik kanpo gelditu da puntu bakar baten faltan.
30 urte dituen tiratzaile bilbotarrak 555 puntu bildu ditu, zortzigarren sailkatu den Wan Zhiwei txinatarrak baino bat gutxiago. Berdinketa izan balitz, bilbotarrak egingo zukeen aurrera.
Pekin eta Londresko jokoetan gailendu zen Jin Jong-oh hegokorearra izan da sailkatze fasean puntu gehien bildu dituen tiratzailea (567). Haren atzetik sailkatu dira Pang Wei txinatarra (565) eta Han Seung-woo hegokorearra (562).

Basque Country
Identifican a la navarra María Luisa Eugui entre los fallecidos en el accidente de Adamuz

Basque Country
La Fiscalía archiva la denuncia contra el acceso al chalet de Xabi Alonso en Igeldo

Basque Country
Una testigo confirma que Amaya Zabarte recibió una patada de la Ertzaintza

Basque Country
Imputan a tres concejales del PNV de Getxo y tres técnicos por el derribo del palacete

Basque Country