
EAJren lehendakarigaia den Iñigo Urkullu Laudion izan da eta PP eta C's-ek inbestidurari begira erdietsi duten akordioaren inguruan hitz egin du. Hala, adierazi du aipatu alderdiek osatu dezaketen gobernua «arduratzeko modukoa» dela autogobernuari begira.
Gaineratu du bere alderdiak argi daukala Rajoyri «ezetz» esango diola eta, horren harira, esan du ez dutela inolako presiorik sentitzen aipatu erabakia aldatzeko. Izan ere, galdetu du ea zer motibo luketen Rajoyren inbestidura errazteko.
Zentzu horretan, gogoratu du Rajoyren Gobernuak mespretxatu egin dituela euskal herritarrak azken lau urteotan eta, orain, alderdi abertzaleei betoa jarri dien alderdi batekin batu dela.
Iragan ekainean ospatu ziren hauteskunde estatalei aipamen bat egin die Urkulluk, adieraziz PP bosgarren alderdi bozkatuena izan zela eta Ciudadanosek, bere aldetik ez zuela eserlekurik lortu.

La exposición temprana a pantallas se relaciona con cambios cerebrales en la adolescencia

Preparándose para confirmar en las urnas la anomalía vasca

Muere un joven motorista de 24 años en un accidente de tráfico en Hernani

Un incendio provoca unos 40 muertos y 100 heridos en una celebración de Nochevieja en los Alpes

