
Urkullu hainbat gazterekin elkartu da Bilboko Pedro Arrupe Pasabidean eta bertan hiru konpromiso helarazi dizkie: partekatuta alokatzeko 1.000 etxebizitza eskaintzea, 5.000 enpresa Prestakuntza Dualeko programan parte hartzea bultzatzea eta «gazteak Euskadira itzultzeko plan berezia» abian jartzea.
«Emandako hitza beteko dut», adierazi die Urkulluk. Bizkai Buru Batzarreko presidente Itxaso Atutxa eta Bizkaiko zerrendaburu Josu Erkoreka ere bertan izan dira, beste hautagai batzuekin batera.
Berrautaketarako hautagaiak azpimarratu du «gizarte politikarik onena» enplegua sortzea dela eta, horregatik, lanpostu «gehiago eta hobeak» sustatzea EAJrentzat «lehentasuna» izango dela gaineratu du.
Enpleguarekin batera, emantzipazio alorrean, hautagai jeltzaleak hitzeman du gazteei eskainiko zaizkiela Alokabidek diruz lagundutako 1000 etxebizitza, partekatuta alokatu ahal izateko.

La Fiscalía archiva la denuncia contra el acceso al chalet de Xabi Alonso en Igeldo

Una testigo confirma que Amaya Zabarte recibió una patada de la Ertzaintza

Imputan a tres concejales del PNV de Getxo y tres técnicos por el derribo del palacete

Tortura jasan eta ozen salatu zuen Susana Atxaerandio gasteiztarra zendu da
