Urola Erdiko Mankomunitateak eta Azpeitiko Udalak gaur jakinarazi dute Azpeitiko Lapatx zabortegiak bere gaitasuna agortu duela, eta azaroaren 30etik aurrera ez dela bertan zabor gehiago ixuriko.
«Otsailean, Urola Erdiko Mankomunitatean aho batez erabaki genuen bete arte jasoko genuela zaborra, eta bete da. Beraz, azaroaren 30etik aurrera Azpeitiak ez du zabor gehiago jasoko», adierazi du Aitor Bereziartua Urola Erdiko Mankomunitateko Lehendakari eta Azpeitiko alkate-ordeak. Hala ere, otsailean aurreikusi baino hilabete gehiago izan da azkenean irekita Lapatx.
Eneko Etxeberria Azpeitiko alkatea ere pozik agertu da itxierarekin: «Itxiko genuela esan genuen, eta hori da Azpeitiarekin eta azpeitiarrekin dugun konpromisoa». «Ez da erreza zabortegi baten ondoan bizitzea, oso solidarioak izan gara azpeitiarrak Gipuzkoa osoarekin, baina orain ezin dugu gehiago izan. Hemendik aurrera gure zaborrak ere beste lekuetara eraman beharko ditugu. Lapatxen aroa bukatu da» azpimarratu du Etxeberriak.
Bukatzeko, herritarrak ere izan ditu gogoan: «Herritarrei eskerrak ematea nahi dizkiet izan duten pazientzia eta konfiantzagatik. Ez da erraza izan data jartzearena, tamalez, hondakinen kudeaketaren atzean interes asko daudelako», adierazi du.
_copia.jpg)
Irauli ekimena: Euskal Herriko familia euskaldunen korapiloak askatzeko topagune berria
Localizada la joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia

El primer festival Aske pone la banda sonora a una Euskal Herria libre

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial
