
Lehen zatian Eibar izan da nagusi Ipuruan, baina ez da golik izan eta husnako berdinketarekin iritsi dira atsedenera bi taldeak.
Futbol-zelaiaren erdia izoztuta zegoen eta horrek ere partida baldintzatu du, baloia ez baitzebilen ongi.
Bigarren zatian Atletico hobeto aritu da eta hasi eta zortzi minutura markagailuan aurreratu da Saulek buruz egindako golarekin, korner baten ondoren. Jokalaria, baina, jokoz kanpo zegoen gola egin duenean, nahiz eta arbitroak ez duen adierazi.
Eibarrek ez du etsi eta berdinketa lortzeko hainbat saiakera egin dituen arren, madrildarren defentsarekin egin dute topo.
Griezmannek, ordea, ez du barkatu eta 74. minutuan bigarren gola egin du, kontraeraso baten ostean.
Azken minutuetan Ninok Eibarrentzat gola egiteko aukera izan du baina huts egin du.

El Patronato del Guggenheim abandona finalmente el proyecto de Urdaibai

Llaman a celebrar el 7 de febrero en Gernika la victoria popular frente al Guggenheim Urdaibai

Descubren un colosal «valle de los dinosaurios» en el Stelvio con miles de huellas fósiles

85 urte dituen Juaristi enpresaren egoera larriaz ohartarazi dute berriz langileek
