Gora begira jarraitzeko garaipena eskuratu du igande honetan Athleticek Tacuenseren etxean, ligako azken sailkatuaren etxean hain zuzen. Bi eta huts irabazi dute txuri-gorriek, eta bi golak bigarren zatian iritsi dira.
Lehenengo zatian nagusi izanagatik ere, J. Flavianoren golak jarri ditu aurretik markagailuan bisitariak, 55. minutuan. Erasoan jarraitu dute baina Athleticeko jokalariek, eta Nekanek egin du huts eta bikoa 73. minutuan.
Beheko postuak ezin erabat atzean utziz jarraitzen du, bere aldetik, Oiartzunek. Bigarren zatian iritsi dira partida honetako ere golak, baina oiartzuarren aurkakoak izan dira hauek. 73. minutuan aurreratu dira markagailuan etxekoak, eta jarraian egin dute bigarrena ere.
Etxekoak hamar jokalarirekin gelditu izanagatik ere, ezin izan dute ezer gehiago egin Oiartzuneko jokalariek.

Ambulancias de Osakidetza, un servicio de camino a urgencias

Mikel Zabalza gogoan: «Memoriaren herria gara, ezkutuan gorde nahi dutena argitaratuko duena»

El Patronato del Guggenheim abandona finalmente el proyecto de Urdaibai

Ocho de los Filton24 mantienen la huelga de hambre como protesta por el genocidio en Palestina
