
Lakuako Gobernuak duen egoitzan erregistratu dute ELA, LAB eta Steilasek hilaren 16 eta 23rako EAEko unibertsitatez kanpoko hezkuntza publikoan deitutako greba.
Hain zuzen, irakasleak, heziketa bereziko langileak, sukaldari eta garbitzaileak zein haurreskoletako langileak daude grebara deituta.
Hezkuntza Sailburuak, Cristina Uriartek, datorren ostegunean bilera egiteko deia luzatu die sindikatuei. ELAk, LABek eta Steilasek joango diren edo ez aztertu behar dute oraindik, baina kritikatu dute aipatutako lau kolektiboetatik bati baino ez diola eragiten deitutako mahai sektoriala, irakasleenari zehazki.
Sindikatuek azpimarratu dute Lakuak ez duela «benetako negoziaziorik abiatzeko asmorik agertu» eta, hortaz, ez dutela greba bertan behera utzi ezta mobilizazioak gelditzeko arrazoirik ikusten.
Maiatzaren 20an, larunbatean, langileez gain, familia eta herritarrak ere deitu dituzte eguerdiko 12.00etan Bilbo (Jesusen Bihotza), Gasteiz (Bilbo Plaza) eta Donostian (Boulevard) egingo dituzten manifestazioetan parte hartzera.
Horrez gain, maiatzean zehar ikastetxeetan eta sektore desberdinetan beste hainbat elkarretaratze eta mobilizazio egingo dituzte sindikatuek.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

«Dirigiremos Venezuela hasta que haya una transición», proclama Trump tras secuestrar a Maduro

El bombardeo en Venezuela y el secuestro de Maduro desatan la desinformación en redes sociales

32 combatientes cubanos murieron en el asalto estadounidense en Caracas
