
«Euskarabidearen egoitzan sartu eta Mikel Arregi zuzendariari aldarrikapenaren berri eman eta isun honekiko konponbidea eskatu genion; ulertzen baitugu Euskarabidea, Nafarroako Gobernuaren hizkuntza politikaren garapenerako arduraduna den neurrian, guk jasotako isunaren erantzunkizuna ere baduela; gure hizkuntza eskubideak aldarrikatzeagatik zigorra jaso baitugu», azaldu dute EHEko kideek.
Konponbidea ematen ez ziotelakoan, Euskaranbidean itxialdia egitea erabaki zuten. Gaur goizean, berriz, Ana Ollo kontseilariarekin bilera egin dute. Ollok isuna kentzeko ahalmena ez duela Nafarroako Gobernuak eta Mozal Legearen aurkakoa dela.
EHEko kideek Nafarroako Gobernuari isuna jarri zietenen aldeko adierazpena egitea eskatu zion. Honekin batera, Mozal Legea ez ezartzearen konpromisoa eskatu zioten Gobernuari.
«Bien bitartean, euskaraz bizitzea ahalbidetuko duen lege berri baten aldeko lana berretsi nahi dugu. Argi dugu aldaketak eragiteko norbanakoon aktibazioa eta dinamika kolektiboak ezinbestekoak direla. Nor bere txikitasunetik su txikiak pizteko garaia da inoren zain egon gabe», gaineratu dute EHEko kideek.

La Fiscalía archiva la denuncia contra el acceso al chalet de Xabi Alonso en Igeldo

Una testigo confirma que Amaya Zabarte recibió una patada de la Ertzaintza

Imputan a tres concejales del PNV de Getxo y tres técnicos por el derribo del palacete

Tortura jasan eta ozen salatu zuen Susana Atxaerandio gasteiztarra zendu da
