
Bost urte igaro dira jada 2012ko ekainaren lehen egunean NAIZ jaio zenetik eta bere komunitatearekin ari da ospatzen hedabide digitala aurreneko bosturteko hau.
Donostiako Doka bete egin da NAIZen bosgarren urtemuga honen harira. Ion Telleriaren aurkezpenaren ondotik, GARAko zuzendariak, Iñaki Sotok hartu du hitza, orain arteko bidea laburbiltzeko, baina, batez ere, aurrera begirako erronkei heltzeko.
NAIZek 5 urte from Naiz Bideoak on Vimeo.
Sotok azpimarratu du edizio digitala zeukan egunkari bat izatetik hedabide integralago bat izatera igaro dela, transmedia deitzen den horri gerturatuz. Irratian, ikus-entzunezkoetan eta bestelako formatuetan bide berriak urratzen segitzeko apustua nabarmendu du Sotok.
Orain arteko ibilbidearen balantze positiboa egin du, baina aurrean erronka handia dagoela ahaztu gabe. «Aldaketa kultural itzela daukagu aurrean eta Euskal Herrian ematen ari den aldaketan ere lagundu nahi dugu», azaldu du Sotok. GARAren goiburuan dagoen presoen kopurua zerora iristen deneko albistea argitaratzea gustatuko litzaiokeela ere esan du.
Egindako lanagatik erasoak ere izan direla azaldu du Iñaki Sotok. Bereziki aipatu du ‘Egin’-en zorra oraindik hor dagoela, «aste honetan epaitegira joan gara Javier Esparzak zentsuratu nahi gaituelako» eta ‘Ugarteko’-k 250.000 euro eskatzen dizkiela GARAri, NAIZi eta Iñigo Cabacasen sendiaren abokatuari. Halere, oztopoak oztopo, «informatzeari eta salatzeari» utziko ez diogula nabarmendu du.
Eta, nola ez, NAIZ eta GARAren komunitatea osatzen duten irakurle, harpide, erosle eta iragarleen ekarpena goraipatu du. Sotoren hitz hartzearen ondoren, Gatibu taldea igo da taula gainera Dokan bildutakoen gozamenerako.
ZOZKETA: Festarako gonbidapenekin egindako zozketako zenbaki irabazleak honakoak dira:
NAIZ lotea: 381, 666 eta 466 zenbakiak
Asteburua Antsotegi hotelean: 416 zenbakia
Sariak Donostiako GARAren egoitzan izango dira astelehenetik aurrera.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

PNV ganaría en Bizkaia mientras EH Bildu es la fuerza emergente, según un sondeo foral

Ertzainas acusan a los antifascistas del 12-O de usar «tácticas militares» en Gasteiz

Josu Jon Imaz agradece a Trump que «abra las puertas a una mejor Venezuela»
