
Altsasuko zazpi gazteetako beste bi gerturatu dituzte Euskal Herrira. Aurreko astean Jon Ander Cob eta Julen Goikoetxea Zaballako espetxera lekualdatu ostean, gaur bertara iritsi da Aratz Urrizola. Adur Ramirez de Alda, berriz, Iruñeko espetxera mugitu dute. Urrizola Soto del Realen aurkitzen zen, eta Ramirez de Alda, Aranajuezen.
Agentziek eman dute lekualdaketaren berri, espetxeetako iturriak aipatuta eta senideek, ordu horretan, ez zuten honen berri. 12:00ak aldera Urrizolak etxera deitu egin du eta Zaballan zegoela baieztatu ahal izan die gurasoei eta ordubete beranduago gauza bera egin ahal izan du Ramirez de Aldak nafar hiriburutik. Senideek adierazi dutenez «beste pauso bat» da bi gazte hauen gerturatzea.
Madrilgo espetxeetan daude oraindik Jokin Unamuno, Oihan Arnanz eta Iñaki Abad, baina hiruek eskatu dute ere Euskal Herriko espetxeetara gerturatzea eta datozen asteetan gauzatzea espero da.
Apirilean epaitu zituzten zazpi gazte hauek, Ainara Urkijorekin batera, eta 13 urte arteko espetxe zigorrak ezarri zizkien espainiar Entzutegi Nazionalak. Ordutik, Urkijo izan ezik, gainontzeko gazteak Madrilgo espetxe ezberdinetan izan dira urrunduta eta sakabanatuta.

El Patronato del Guggenheim abandona finalmente el proyecto de Urdaibai

Llaman a celebrar el 7 de febrero en Gernika la victoria popular frente al Guggenheim Urdaibai

Descubren un colosal «valle de los dinosaurios» en el Stelvio con miles de huellas fósiles

85 urte dituen Juaristi enpresaren egoera larriaz ohartarazi dute berriz langileek

