
Ezagunak dira Cadizeko inauterietako pasodoble eta chirigotak. Hilabete luzea ematen dute cadiztarrek mozorroak jantzi eta oholtza gainean inauteriak ospatzen. Aurtengoak martxoaren lehen asteburuan amaitu baziren ere, haien oihartzuna sare sozialetan presente dago oraindik ere eta horren lekuko da El Marqués de Cádiz konpartsaren ‘Votamos’ pasodoblea.
Inauterietan algara nagusi bada ere, kopletan bada salaketa sozialerako eta agintea kritikatzeko lekua eta horixe da kopla hauetan entzun daitekeena. Gaurkotasunari erreparatzen dion pasodoblea da ‘Votamos’, abenduan Andaluzian izandako hauteskundeen ostean eskuin muturraren oldarraldiari kritika egiten dio.
Pasodobleak txaloaldi beroa eragin zuen Manuel de Falla antzokian.
Levántate pueblo andaluz, levántate con rebeldía y dile sin miedo al fascista, con una sonrisa y con valentía : “Fuera de mi Andalucía”. pic.twitter.com/Jaf7un8A4z
— Esperanza Domínguez (@zzadez) 2019(e)ko otsailaren 24(a)
Ez da lehen aldia Cadizeko inauteriei erreparatzen diegula, orain aste batzuk Franco diktadorea arekara bidali zuen oholtza gainean zen ‘A base de palos’ konpartsak. 1936ko gerraren drama jaso zuten, tiroz hildako aitonaren historia azalduz. Orduan ere txalo zaparrada entzun zen Manuel de Falla antzokian.
Aurreko edizioetan, emakumeen parte hartzeari gorazarre egiten zion edo sanferminetako bortxaketaren salaketa ziren pasodobleak jaso genituen.
Localizada la joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia

El primer festival Aske pone la banda sonora a una Euskal Herria libre

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial

Mueren tres esquiadores, uno vasco, por un alud junto a los ibones de Brazato (Panticosa)
