
Nafarroan geratu da Euskal Herriko Mus Txapelketaren txapela. Asteburu honetan Lizarran jokatu den final handian Iruñeko Mikel Goñi eta Dani Zunzarren gailendu dira Legazpiko Joseba Telleria eta Joseba Gabilondoren aurrean. Gipuzkoarrek bigarren urtez lortu dute bigarren postua. Hirugarren postua ere Gipuzkoa aldera joan da, izan ere Ibarrako Jabi Rezola eta Asier Aristondorena izan da. Laugarren postuan, ostera, Ametzagako Jose Luis Bastida eta Natxo Ruiz geratu dira.
Larunbatean amaitu zen Euskal Herriko Mus Txapelketako hamaikagarren edizioa. Euskal Herri osoko muslariak bildu eta antolatzeko helburua duen txapelketa abenduan aurkeztu zuten eta hilabete hauetan zazpi herrialdeak bisitatu ditu herriz herriko kanporaketekin lehenengo; eta herrialdeetako finalekin ostean.
Musa eta jaia uztartzen zituen egitarau batekin hartu zuen Lizarrak Euskal Herriko Mus Txapelketako hamaikagarren finala eta ederki aritu ziren jolasean finalera iritsitako bikoteak.
Txapelketa honetan, 50.000 euro baino gehiago banatzen dira sarietan eta parte hartzaile bakoitzak oroigarria jasotzen du. Irabazleek, zehazki, 3.000 euro eta lau lagunentzako Kariberako bidaia jaso dute. Bigarren geratutakoek, aldiz, 1.500 euro eta bi lagunentzako Kariberako bidaia irabazi dute. Hirugarren postuan geratutakoek AEK-n urtebeteko bi matrikula irabazi dituzte eta 750 euro. Laugarren postukoak, ostera, lau lagunentzako asteburuko egonaldia eta 500 euro.

La Fiscalía archiva la denuncia contra el acceso al chalet de Xabi Alonso en Igeldo

Una testigo confirma que Amaya Zabarte recibió una patada de la Ertzaintza

Imputan a tres concejales del PNV de Getxo y tres técnicos por el derribo del palacete

Tortura jasan eta ozen salatu zuen Susana Atxaerandio gasteiztarra zendu da
