
Baionako portuko Tarnose aldean dagoen sarrera blokeatu dute langileek, txaleko horiek, LAB, CGT, Solidaires, SUD eta FSU sindikatuekin batera. 10.00ak aldera abiatu da ekintza, eta arratsaldeko 15.00ak arte luzatzeko asmoa dute, eta bitartean barbakoa bat antolatu dute, bazkaria prestatzeko.
Autoei ateratzen uzten badiete ere, sarrera debekatu egiten diete, eta kamioiei ez diete ez sartzen ezta ateratzen uzten; hori dela eta zenbait kamioi atean daude zain.
Autoak ateratzen ahal dira portutik, baina ez ordea kamioiak. Inor ezin da sartu Tarnoseko portura pic.twitter.com/m2dvFXrPZ1
— Iurre Bidegain (@Iurrebidegain) December 30, 2019
«Garrantzitsua da nabarmentzea langileekin batera prestatutako ekintza dela, beraiek ari dira arduratzen esplikatzeaz, jendeari eta bereziki blokeatuak diren kamioilariei, zergatik ari garen blokeoa egiten» azaldu du LABeko Argitxu Dufauk.
Baionako portuko lana fisikoki oso neketsua izanik, erretretaren data 62 urtetik 64 urtera atzeratzearen ondorioen berri ematen ari dira langileak.
Tregoarik ez
Heldu den urtarrilaren 9an Estatu frantsesean abian eman behar den erretreten erreformaren kontrako mobilizazioek aitzina segitzen dute Gabonetan ere, "tregoarik ez" dela baieztatu dute mugimendutik.
Akzioek aitzina segitzen dutela erakutsi nahi dute, nahiz eta erreforma abian ezarri aitzin gizarte eragileekin gailurra egiteko asmoa agertu duen Edouard Philippe lehen ministroak.
Gaurko ekintzarekin batera, grebalarien asanbladak deituta larunbatean ehunka pertsona bildu zituen manifestazioa izan zen Baionan.
Mobilizazio eguna
Abenduaren 5etik tren sareko langileek mobilizatuta segitzen dute, hori dela eta gaur hurbileko trenak diren TER-en artean 10etik 3 bakarrik eskaintzen ari dira zerbitzua, eta bakarra heldu da Hendaiara.
Pariserainoko AHT trenen artean ere, laurdena soilik dabil.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

PNV ganaría en Bizkaia mientras EH Bildu es la fuerza emergente, según un sondeo foral

Ertzainas acusan a los antifascistas del 12-O de usar «tácticas militares» en Gasteiz

Josu Jon Imaz agradece a Trump que «abra las puertas a una mejor Venezuela»
