
2019an Gasteizko udal Gobernuak autobus elektriko berria 2020ko udan martxan jarriko zela iragarri zuen. Baina epe hori ez zen bete. Asteazken honetan, 18 hilabeteko atzerapenarekin, hasi dira lehenengo probak bidaiariekin. Eta, zenbait komunikabidek nabarmendu dutenez, arazoak izan dira ibilbidean.
‘Gasteiz Hoy’ komunikabide digitalaren esanetan, arazoak errepikatu dira hainbat semaforotan, eta bidegurutze baten erdian gelditu behar izan da. Dena den, badirudi denbora izango duela Udalak gaur atzeman diren arazoak konpontzeko, izan ere kotxe-tokien obra martxoan amaituko da.
Azpiegitura hau ezinbestekoa da 55 milioi euro balio izan duen BEI ibilgailua martxan jartzeko, Mendizorrotzan eta Zaramagan jarri diren karga puntuak ez direlako nahikoak autobusen autonomia bermatzeko.
Dena den, Udal Gobernuak gaurko proba pausu garrantzitsua dela azpimarratu du ohar batean. «Entsegu horiek aukera emango digute autobusen funtzionamendua eta teknologia egiaztatzeko mugikortasun sistema behin betiko estreinatzeari begira, eta sor daitezkeen desoreka txikiak leundu ahal izango ditugu», azaldu du Mugikortasunaren eta Espazio Publikoaren zinegotzi Raimundo Ruiz de Escuderok.
Hala, lehenengo egunetan, BEI denbora tarte laburretan hasiko da zerbitzua ematen, betiere haraneko orduetan, hau da, bidaiari gutxien dabiltzan orduetan. Proben emaitzen arabera, ibilgailu berrien funtzionamendu denbora areagotu eta luzatu egingo da. Erabiltzaileek ez dituzte bidaiak ordaindu beharko. Probetan dagoenez, ez da zerbitzua kobratuko.

Diez bandas navarras rinden homenaje al trovador Fermin Balentzia con un disco tributo

El Patronato del Guggenheim abandona finalmente el proyecto de Urdaibai

«Espainolisten oldarraldiaren aurrean» independentziaren alde agertu dira ehunka gazte Bilbon

La autopsia confirma el crimen machista en Barakaldo; detenido un hombre de 27 años
