
Iruñeko Sanferminak hastear direla, kalejira ikusgarria osatu du mugimendu feministak Alde Zaharrak astelehen gauean, 23etatik aurrera, mezu bat ozen entzunarazi eta argi ikusarazteko: adi-adi egongo da eta ez du inolako sexu erasorik onartuko.
Erasoen kontrako kalejira feminista pic.twitter.com/QJdJcLuSWg
— Martxelo Díaz (@MartxeloDiaz) July 4, 2022
Ehunka emakumek hartu dute parte ekimenean, Errekoletak Plazatik abiatuz eta Katedralaren ondora iritsiz, Alde Zaharra zeharkatuz.
Beltzez jantzita egin dute bidea gehienek, zuziak eskuetan zenbaitek eta aurpegia estalia batzuk, mezu hauek erakutsiz: ‘Kaleak gureak dira’, ‘Temblad cabrones’, ‘Estamos hasta las tetas de tantas braguetas sueltas’, ‘Babosoak kanpora’, ‘Erasorik ez erantzunik gabe’, ‘Ante la duda, tú la viuda’... ‘Matxiruloen’ aurkako oihuak entzun dira.
Azken urteotan ekimen hau kalera eraman du Iruñeko mugimendu feministak, geroz eta partehartzaile gehiago bilduz, Sanferminetan maiz errepikatzen diren sexu erasoen aurrean autodefentsarako ekintza gisa.
Sanferminetan gertutako zenbait erasok arazoaren larritasunaren neurria ikusarazi dute Nafarroako hiriburutik haratago, 2008an jasandako Nagore Laffageren erahilketa eta 2016an Madrilgo emakume batek pairatutako bortxaketa haien artean.

Un castillo de 2.000 años hace que el TAV altere su trazado

Immobilier : quand une agence essaie de toucher la corde sensible des Basques

El bulo intencionado del tuitero Don Mitxel que saca los colores (no solo) a la ultraderecha
