Zer da BakQ?
BakQ identifikazio eta sinadura elektronikoko bitarteko bat da; identifikatzaile batek eta bi autentifikazio-faktorez osatua: batetik, erabiltzailea gehi pasahitza; eta, bestetik, egiaztapen-SMSa.
Edozein gailutan erabil daiteke, inolako software edo txartel-irakurgailu instalatu beharrik gabe. Lege-balio osoa du, eta guztiz segurua eta doakoa da.
Era berean, Lanbidera sartzeko aukera emateaz gain, Eusko Jaurlaritzaren, Foru Aldundien, Udalen eta Osakidetzaren zerbitzu elektronikoetara eta tramiteetara ere sartzeko aukera ematen du.
BakQ ziurtagiria lortzeko baldintzak
- Gutxienez, 16 urte edukitzea.
- Indarrean dagoen identifikazio-agiria aurkeztea: NAN/AIZ/pasaportea.
- Helbide elektroniko pertsonala eta aktiboa edukitzea, ezin da inorekin partekatutako helbidea izan.
- Telefono mugikorra eta besterenezina edukitzea, egiaztapen-kodea pertsona bakar bati iritsi behar zaio eta.
Lanbideren zerbitzuak
BakQ identifikazioaren bidez, "Nire Lanbidenet" atalerako eta haren zerbitzu guztietarako sarbidea lortzen da: lan-eskaera berritzea, datu pertsonalak aldatzea, curriculuma eguneratzea, aurretiko hitzorduaren eskatzea, eta abar. Lanbideren bidez egindako ikastaroen aurreinskripzioen zerrendara ere sar daiteke, eta dokumentuak zein ziurtagiriak kontsultatu.
Horrez gain, BakQ ziurtagiriaren bidez, zuzenean alta har daiteke enplegu eskatzaile gisa Lanbideren web-gunean (www.lanbide.euskadi.eus).
Halaber, Lanbide Lanapp aplikazio mugikorraren profil pribatura sar daiteke, beharrezkoak diren kudeaketak egiteko.
Lanbideren web-gunean aurkitu ahal izango duzu identifikazio elektronikoko sistemei buruzko informazio gehiago: https://www.lanbide.euskadi.eus/general/-/acceso-a-mi-lanbidenet-con-identificacion-electronica/

Modus Operandi taldearen ‘Laztana’ bideoklipa, NAIZen ikusgai primizian

Un documento destapa el intento de Escrivá para la mayor privatización de la Sanidad en décadas

El TAV sepultará los restos de un poblado neolítico y de una calzada romana en Gasteiz
« Troubles bipolaires, près de 10 000 cas au Pays Basque »

Herida muy grave una mujer en Bilbo en un posible ataque machista que se investiga

La falta de inclusión de personas con discapacidad, caldo de cultivo para el bullying

Musk y cientos de expertos llaman a una pausa en los experimentos con inteligencia artificial

Eta hala ez bazan? Ipuinen bitartez mundua eraiki eta deseraiki egin daiteke
