
Datozen hilabeteetan Euskal Herriko hainbat udalerritan ‘Etxera Egunak’ ospatuko dituela jakitera eman du Sarek. Mobilizatzen jarraitzeko «gizarte aktibo bat» behar dela azpimarratu dute, «konponbideak eskatzen dituena».
Besteak beste, Amasa-Villabonan, Leitzan, Arrotxapean, Lesakan, Etxarri Aranatzen, Agurainen, Aiaraldean, Azpeitian, Zumaian, Oiartzunen, Aretxabaletan, Arrasaten, Pasaian, Orereta-Errenterian, Tolosan, Lasarte-Orian, Gasteizen edota Berangon antolatuko dituzte ‘Etxera Egun’ hauek, «fase berri honetan euskal presoek oraindik orain jasaten dituzten eskubide urraketak salatu eta etxerako bidea egiteko dituzten oztopoen salaketa egiteko».
Urruntze-politikaren amaieran gauden honetan, azken bi urte eta erdietan emandako pausoei balioa eman nahi izan die Sarek, hala nola, «lehen graduaren amaierak, ondoren egindako hurbilketak, aberriratzeak, preso batzuk, pixkanaka eta oztopo askorekin, etxerako bidea egitea..». Halaber, gogora ekarri dute «orain arte eman diren aurrerapenak parlamentuetako adostasunen eta akordioen ondorio direla, baina baita, zalantzarik gabe, gizartearen aktibazioaren ondorio ere». Hain zuzen ere, aktibazio horri eusteko asmoz antolatuko dituzte ekimenak.
Azaldu dutenez, salbuespenezko espetxe-politikak «herri honetan bizikidetzaren eta bakearen alde egiten ari diren urratsak oztopatzeko asmo argia» du, esaterako, «urruntzeak, zigorren batuketak edo ia bizitza osoko zigor luzeen ezarpenak, hirugarren gradura iristeko edo baimenak lortzeko oztopoek edo eta larriki gaixo daudenak etxera itzultzeko dituzten oztopoek». Hori dela eta, mobilizatzen jarraitu beharra dagoela nabarmendu dute, gizarteari ikustarazteko «oraindik elementu asko ditugula konpontzeko».

La Fiscalía archiva la denuncia contra el acceso al chalet de Xabi Alonso en Igeldo

Una testigo confirma que Amaya Zabarte recibió una patada de la Ertzaintza

Imputan a tres concejales del PNV de Getxo y tres técnicos por el derribo del palacete

Tortura jasan eta ozen salatu zuen Susana Atxaerandio gasteiztarra zendu da

