
Sing Sing izeneko espetxean girotzen den filma; mundu mailan segurtasun goreneko espetxe ezagunenetakoa da eta bereziki Estatu Batuetako kultura herrikoian espetxe baldintza latzak eta segurtasun neurri zorrotzak izateagatik ospetsua da. Narrazioaren erdigunean bertako preso talde bat kokatuko da: arte dramatikoen tailer batean parte hartzen dute eta beren antzezlan propioa egitea erabakiko dute. Antzerkiaren bidez, gizon horiek munduaz duten ikuspegia eraldatzea lortzen dute, eta borrokatzeko arrazoi bat aurkitu. Artearen –kasu honetan antzerkiaren– botere askatzailea eta sendatzailea agerian uzten duen filma da.
Adierazpen artistiko horren bidez, besteekin konektatzeko modu berri bat aurkituko dute. Lantegi barruan ematen duten pauso bakoitzarekin, arteak bizitzak eraldatzeko ahalmena duela deskubrituko dute, ezkutuko emozioak askatzekoa. Presondegiko errealitate latzaren aurrean ihesbide moduko batean bihurtuko da.
Colman Domingok antzeztutako Divine G da istorioaren ardatza; egin ez zuen krimen batengatik espetxean dagoen gizonezkoa da. Clarence Maclin, Sing Singeko preso ohia –Jon-Adrian Velazquez eta Sean ‘Dino’ Johnsonekin batera– eta antzerkiaren bidezko errehabilitazio programa baten sustatzailea, da filmaren beste protagonista; aktore gisa preso ohiak egoteak narratibari benetakotasuna emango dio.
Kartzelako dramen generoa birformulatzeagatik eta presoen inguruko estereotipoei desafio egiteagatik goraipatu dute filma; espetxearen helburu nagusia errehabilitazioa dela azpimarratuz, ez zigorra.

Ribera derecha de Burdeos, caladero de ideas para la construcción de viviendas

Ambulancias de Osakidetza, un servicio de camino a urgencias

Una acción de denuncia de la colaboración de CAF con Israel acaba con un detenido en Bilbo

Mikel Zabalza gogoan: «Memoriaren herria gara, ezkutuan gorde nahi dutena argitaratuko duena»

