
Iratxeren Bidasoaldeko Lagunak ekimenak deituta, elkarretaratzea egin dute dozenaka lagunek larunbat honetan Irungo Udaletxearen aurrean, bere herrikide Iratxe Sorzabali elkartasuna adierazteko asmoz.
Izan ere, hurrengo asteotan bi epaiketa gehiago jasoko ditu Sorzabalek Espainiako Auzitegi Nazionalean, bere aurkako euroaginduen ondorioz. Abiatzear den astean aurreikusten da lehena, ostegunean eta ostiralean hain zuzen ere; eta martxoan bigarrena, 17an eta 18an zehazki.
Beste behin ere torturaren bidez urratutako inputazioetan sustatzen direla akusazioak salatu dute elkarretaratze honetan. Auzitegi Nazionalean bertan eman zuen Sorzabalek horren lekukotasun gordina, jazo zuen lehen epaiketan, 2022ko otsailean, baina testigantzari entzungor egin eta 24 urteko espetxe zigorra ezarri zioten. «Nere burua inkulpatu nuen –aitortu zuen epai-aretoan–. Infernua pairatu nuen kalabozoetan eta ezin izan nuen besterik egin». Besteak beste elektrodoak jarri zizkiotela zehaztu zuen Sorzabalek eta horren aztarna garbiak ageri ziren bere gorputzean.
Duela hiru aste eskas, gainera, Entzutegi Nazionalak Iratxe Sorzabalen helegitea errefusatu duela ezagutu da. Torturak ez direla «guztiz egiaztatuta» argudiatu zuen Auzitegi Nazionalak eta ontzat jo du Espainiako entzutegi nagusiak.

Acusan a Lakua de acallar a una víctima en el acto de Gernika

‘La Revuelta’ astindu du Zetak-en ikuskizunak... eta Euskararen Nazioarteko Egunean

Desalojado el instituto de Martutene, el Ayuntamiento solo realoja a la mitad en La Sirena

Solicitan inhabilitación y prisión para los policías acusados de agredir a un menor en Gasteiz
