
Basauriko Bridgestone faktoriako langileak Europako Parlamentura joango dira datorren asteartean, hilaren 29an, eta beste lau greba egun egingo dituzte enpresarekin akordiorik lortu ez dutelako. Horrela erabaki dute ostiral honetan Basauriko lantegian EEEaren kontra egin duten bosgarren lanuztean egin duten asanbladan.
Larunbat honetan berriro greba egingo dute Basauriko lantegiko 335 langile eta Kantabriako Puente de San Miguelekoan beste 211 kaleratzeko enpresaren zuzendaritzak duen asmoaren aurka.
Ostegunean bilera izan zuten enpresa batzordeak eta zuzendaritzak baina ez ziren inolako akordiora heldu. Zuzendaritzak enpresatik kanpo langileak kokatzeko plana aurkeztu zuen baina ez zuen sindikatuen oniritzirik jaso. Hauek industria plana egitea eta EEEa bertan behera uztea eskatu zuten.
Hori dela eta, enpresa batzordeak beste lau greba egun egitea planteatu du gaur Basaurin egin duten asanbladan. Langileek bat egin dute proposamen honekin eta, ondorioz, hilaren 30ean eta maiatzaren 1, 5 eta 6an greba egingo dute. Egun horietan, enpresaren zuzendaritzarekin bilera berriak izango dituzte sindikatuek.
Honekin batera, enpresa batzordearen ordezkariak hilaren 29an Europako Parlamentura joango dira, Maiatzaren Lehenean manifestazioa egingo dute Bilbon egingo den mobilizaziora batzeko eta maiatzaren 5ean Madrilgo Japoniako enbaxadara joango dira.
ELAk EEEa erretiratzea aldarrikatzen du
ELAk funtsezkotat jo ditu mobilizazioa hauek EEEari aurre egiteko. Neurri hau erretiratzea eta multinazionalak Bideragarritasun eta Industria Plan errealak negoziatzea aldarrikatu du.
«ELAk bileran adierazi zuen enpresak alegatzen dituen arrazoiak ez direla egiaztatzen ari, eta enpresak ez duela eskaturiko dokumentazio eta informazio askorik eskaintzen. ELAk uste du enpresak alegatutako arrazoiak ez direla benetakoak, eta multinazional japoniarrak aspaldi hartutako alde bakarreko erabaki bat ‘janzteko’ baino ez dutela balio. Gauzak horrela, ELAk enplegu-erregulazioko espedientea kentzeko eskatzen jarraitzen du», azaldu du sindikatu honek.

Mutualistas vizcainos percibirán mayor importe en su pensión al ajustarse sus retenciones

Un temblor de magnitud 4 con epicentro en Iruña Oka se deja sentir en buena parte de Araba

Mikel Zabalzaren omenaldia Endarlatsan: «Guk badakigu egia eta ondorengoek ere jakingo dute»

Denuncian que Soto Ivars presentará en Bilbo su libro «que niega la violencia machista»
