
ELAk, LABek eta Aurrerak greba egun gehiago deitu dituzte Gipuzkoako Avanza hiri autobus zerbitzuan, astebururo, larunbatetik igandera, bihartik aurrera. Deba bailara, Donostia - Bilbo, Gazteiz - Donostia, Gazteiz - Bilbo, eta Aireportuko guztiak, Donostia - Loiu, Arrasate - Loiu, Gazteiz - Loiu lineetan izango du eragina.
Enpresaren «mehatxuen ostean», apirilean bertan behera utzi zuten greba, protesta bi hilabetez luzatu eta gero. Orain batzordeak gehiegizko lanaldiak salatu ditu Lan Ikuskaritzaren aurrean: Hitzarmenak urtean 1.650 gidatze ordu jasotzen ditu, baina urtean 200 ordu baino gehiago gehitzen zaizkio, hartze eta lagatze eginkizunei dagozkienak. Urteko ordu-kopurua 1.870 ordukoa izatera heldu daiteke.
Ikuskaritzak lanaldiari buruz negoziatzeko eskatu die aldeei, baina gaur egun, 18 eguneko grebaren ondoren, enpresak 10 orduko murrizketa eskaini du, «proposamen guztiz onartezina» Batzordearen arabera. Bestalde, lan-agintaritzak lan-egutegiak aldatzeko eskatu dio enpresari, baina gaur egun ere ez da inolako aldaketarik egin ildo horretan.
Emakida iraungita dagoela, beste bost urterako luzapenaren berri eman zaie langileei. Batzordeak «onartezintzat» jo du Gipuzkoako Foru Aldundiaren jarrera, izan ere, «erabaki horrekin enpresa saritzen ari da, eta lanaldiaren erregulazioaren arloko gutxienekoak urratzen jarraitzeko aukera ematen dio». Gainera, salatu du Avanza enpresak Lurraldebusen emakida hori kudeatzen duenetik, «flotak okerrera egin duela une oro, eta lan-baldintzak behar baina gutxiago hobetzen ari direla eta beti ere grebek bultzatuta».
Avanzako langileek garraio publikoaren kostuaren murrizketa txalotu dute, eta herritar guztientzako doako eta kalitatezko garraioaren alde egin dute, baina azpimarratu dute «ezin dela izan lan baldintzen eta flotaren narriaduraren kontura». Horregatik guztiagatik, plantillak Gipuzkoako Foru Aldundiari eskatzen dio inplikatzeko 20 eguneko greba pilatuko duen gatazkari irtenbidea ematen, lan baldintzak hobetzeko eta herritarrei zerbitzu egokia eta kalitatezkoa eskaintzeko.
_copia.jpg)
Irauli ekimena: Euskal Herriko familia euskaldunen korapiloak askatzeko topagune berria
Localizada la joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial

Mueren tres esquiadores, uno vasco, por un alud junto a los ibones de Brazato (Panticosa)
